ZER-NOLAKOAK DIRA?

2014ko abenduaren 7a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Muturreko zaleen aldarrikapenak entzunarazteko aterpe bilakatu da futbola. Baina, nondik datoz? Galdera horri erantzun diote Martin Cabellok eta Almudena Garciak Construyendo la masculinidad: fútbol, violencia e identidad lanean.

Muturreko taldeen jatorria

Ingalaterra. Hango langile auzoetan sortu ziren duela mende bat. Hooligan ezizenarekin egin ziren ezagunak.

Ideologia. Hasieran langileen plaza ziren estadioak klase ertaineko ikusleen topaleku ere bihurtu ziren II. Mundu Gerraren ostean, futbolaren komertzializazioaren eta nazioartekotzearen eraginez. Skinhead izeneko jarraitzaile mugimendua eratu zen klaseen talkatik.

Adin eta genero ikuspegitik

Desberdintasuna. Egun, klaseen arteko bereizketa apurtu da, eta desberdintasunak areagotu dira: gizonezkoak dira gehiengo, 18-30 urte artekoak. Badira nagusiagoak, egunerokotik aldentzeko indarkeria ihesbide gisa baliatzen dutenak. Gaztarotik egiten den kirola izanik, futbola erabakigarria da genero-identitatearen eraikuntzan. Gizontasun hegemonikoaren nagusitasuna erakusteko eremua da, eta hedabideetako gaien lanketa da desberdintasunaren ispilu.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.