Zerbitzua ez murrizteko eskatu diote Jaurlaritzari bizkartzainek

Jaurlaritzak irailerako aurreikusia duen murrizketak «500 bat lagun» lanik gabe uzten dituela salatu dute

Agentziak
Bilbo
2011ko uztailaren 24a
00:00
Entzun
Bizkartzainak kezkatuta daude egoera politikoaren aldaketarekin. ETAren su-etenak eta bi urtean atentaturik egon ez izanak bizkartzainen zerbitzua egokitzera eraman du Eusko Jaurlaritza, bizkaitzainak gutxituz. Horrek «500 bat lagun» langabeziara joatea esan nahi duela azaldu zuen Bizkartzain Aktiboen Elkarteak atzo Bilbon emandako prentsaurrekoan, eta «denbora» eskatu zion Herrizaingo Sailari «traumatikoak ez diren irtenbideak» topatu ahal izateko.

«Denbora» eskatu izanak ez du esan nahi Jaurlaritzaren neurriarekin ados daudenik. ETAren aurreko su-etena «hautsi» egin zela ekarri zuen gogora, eta horregatik, kargu publikoei babesa gutxitzea ez dela neurri egokia esan zuen Santiago Fontenla elkarteko presidenteak. «Azkarregi hartutako erabaki arriskutsuen» ondorio dela salatu zuen, eta bizkaitzainekin «sentsibilitaterik ez» izatea egotzi zion.

Espainiako Gobernuak ere Eusko Jaurlaritzak hartutako erabaki bera har dezakeelako «kezkatuta» agertu zen Jon Martinez elkarteko eleduna. Espainiako Barne Ministerioa bide beretik baldin badoa, «epe laburrean 1.000 bizkartzain inguru» langabezian egon daitezkeela azaldu zuen.

Bizkartzainek egiten duten lanaren garrantzia azpimarratu zuen Martinezek. Bere esanetan, «Euskadin demokrazia sendotzeko» ezinbesteko lana egiten dute.Azaldu zuenez, PSE-EEko hainbat kargudunpublikoere murrizketaren aurka daude eta «haserre» hartu dute Jaurlaritzak aurreikusitako neurria.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.