Giza kate "arrakastatsua" izan da, antolatzaileen esanetan. "Hor egon garenok sentitu dugu zer egiteko gai izan gaitezkeen elkarrekin arituz gero", esan du Angel Oiarbidek. Eta BERRIAk inkesta bat egin du katean egon direnen artean: "Zergatik eta zertarako erabaki?".
Ane, Nagore, Aritz eta Nekane (Getaria)
31. kilometroa
"Gaur hemen garrantzitsua da, gaur egun erabakitzen uzten ez digutenei erakusteko zenbat garen, eta zer gogo daukagun".
[YouTube]https://youtu.be/InGPhY28ATw[/YouTube]
Joxe Pikabea (Lasarte-Oria)
[YouTube]https://youtu.be/5k0F69egwVM[/YouTube]
Teresa Toda (Hernani)
17. kilometroa
Javier Gonzalez (Gasteiz)
202. kilometroa
"Plataformako kide naizen aldetik, erabaki nahi dut hemen bizi naizelako, hemen kotizatzen dudalako eta hemen kobratu nahi dudalako. Hori da arrazoi bat. Beste 2018 arrazoi daude. Pentsiodunok dena erabaki nahi dugu".
Alhoa Karrera (Ibarra)
63. kilometroa
"Emakume eta langile bezala, soldata arrakala amaitzeko erabaki nahi dut, eta lan arloan ere parekide izan gaitezen".
[YouTube]https://youtu.be/F1uj271oLLw[/YouTube]
Maribel Urruzola (Errenteria)
43. kilometroa
Gabri Lopez (Bilbo)
124. kilometroa
"Gauza garrantzitsuei buruz erabakitzeko eskubidea daukagulako, erabaki behar dugu ze estatus politiko nahi dugun, eta zer gizarte eredu".
Izar Arregi Aizpuru (Azpeitia)
"Hemen gaude guk erabakitzeko. Bolantea guk eraman nahi dugulako, ez alboan joan. Gero igual hanka sartuko dugu, baina geuk erabakiko dugu nora joan nahi dugun".
[YouTube]https://youtu.be/ZD_Qld17ddI[/YouTube]
Iñaki Zuloaga (Lezo)
17. kilometroa
Amaia Mujika, Leire Berzosa eta Irati Beraza (Donostia)
3. kilometroa
"Gure etorkizuna erabakitzea guztion oinarrizko eskubidea delako".
Iker Martiarena (Zarautz)
"Euskal herritarrok erabakitzeko eskubidea izateko gaude hemen. Herritarrek sortutako ekimen bat da, eta horregatik gaude hemen. Gero erakundeek bideratuko dute gure eskaria".
[YouTube]https://youtu.be/jGKWBY6ta50[/YouTube]
Jaione Zubeldia
17. kilometroa
Julen Agirre (Ondarroa)
124. kilometroa
"Gizarteak irabazten du herriak aukeratzen badu".
[YouTube]https://youtu.be/PI_QKZpfn_g[/YouTube]
Leire Olasagasti (Hernani)
17. kilometroa
Mikel Elkoroberezibar eta Idoia Aranburu (Donostia)
3. kilometroa
"Herri bezala autodeterminatu nahi dugulako, demokrazian aurrera eginez".
Haritz Azurmendi (Albiztur)
52. kilometroa
"Euskaldunen eskubideak bermatuko dituen estatu baten alde etorri naiz. Euskaldunak ‘beste horiek’ bezala tratatuko ez dituen estatu baten alde".
Juanmari Amenabarro (Tolosa)
62. kilometroa
"Gazte garaian hasi ginen, eta halabeharrez segitu behar dugu, herri gisa nahi duguna lortzeko. Herrigintzan jarraitzen dugu erretiratuok ere, geure alde eta munduaren alde".
[YouTube]https://youtu.be/tSzf__8xP9k[/YouTube]
Mikel Ugalde (Errenteria)
43. kilometroa
Jesus Goikoetxea (Zarautz)
"Hemen gaude gure etorkizuna erabaki nahi dugulako. Lehenengo, guk sinesteko; eta gero, besteei sinetsarazteko. Euskal Herriak erabakitzeko eskubidea dauka, eta geure buruaren jabe izan behar dugu. Zertarako? Osasun mentalagatik. Buruhauste asko ematen dizkigute, eta etorkizun hobe bat nahi dugu guretzat eta gure ondorengoentzat".
Eider Irazabalbeitia eta Xabier Saldias (Donostia)
4. kilometroa
"Oinarrizko eskubide bat delako, eta izan nahi duguna errespetatu behar dutelako".
[YouTube]https://youtu.be/2_nSzl9o76k[/YouTube]
Jokin Madinabeitia
17. kilometroa
Xabi Murua (Donostia)
2. kilometroa
"Eszena politikoan aukera ederra baita Euskal Herriak erabakia har dezan".