Iruñerriko gazteen aurkako atxiloketa eta tortura kanpaina eta, zehazki, azken polizia operazioan atxilotutako lau gazteek jasandako tratu txarrak salatzeko elkarretaratzea egin zuen atzo LAB sindikatuak Iruñeko Udaletxe plazan.
LABek bere egin du azken hileotan hainbat taldek egin duten salaketa, alegia, «zerrenda beltz» bat dagoela, polizia operazioetan atxilotutako gazteei polizia etxeetan «erauzitako» izenez osatua. «Zerrenda horietan dozenaka gazteren izenak daude, beren herri eta auzoetan gizarte, kultura eta politika alorreko ageriko lanean diharduten gazteen izenak».
Zerrenda hori «nahierara darabil Estatuak» sindikatuaren arabera, «aukeratutako gazteak atxilotzen dituzte, inkomunikatzen eta, hainbat lekukotasunen arabera, torturatzen». LABek Nafarroako «klase politikoa» ere salatu du, ez duelako ezer egiten, eta, ondorioz, zerrenda beltz horien erabileraren «konplize» bilakatu direlako.
Zerrenda beltzen aurka protesta egin dute Iruñean
Iruñerriko gazteriaren aurkako atxiloketak eta torturak salatu ditu LABek Udaletxeko plaza aurrean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu