sanferminak

Zezenek arriskua sortu duten arren, garbia eta azkarra izan da seigarren entzierroa

Victoriano del Rioko adardunak bizkor joan dira, eta Estafetan ahal izan duten bezala aritu dira korrikalariak. Eroriko asko izan dira gaur ere, eta Santo Domingo bukaeran lurrean zegoela altxatu den korrikalari batek 1995ean Matthew Peter Tasiorekin gertatutakoa ekarri du gogora; ez da adarkaturik izan, hala ere. [YouTube]http://youtu.be/EmcXhEXl-8c[/YouTube]

jon ordonez garmendia
2012ko uztailaren 12a
11:58
Entzun

Iruñeko seigarren entzierroa ere azkarra izan da. Victoriano del Rioko zezenak aritu dira gaur, eta ziztu bizian joan dira Santo Domingoko ukuilutik zezen-plazara. Bidean hainbat korrikalari erori dira, eta sei ospitalera eraman dituzte kolpea hartuta. Adarkadarik ez da izan, ordea.

Atera eta berehala, bi adardun gorri erori egin dira, eta atzean geratuta, arriskua sortu dute, eskuin paretara behin eta berriro begiratuz. Keinua ez da keinu izatetik pasatu, hala ere, eta berehala anaiekin bat egin, eta horietako bat aurrean jarri da beste zezen beltz batekin.

Tasiorena errepikatzeko zorian

Santo Domingo kalearen amaieran, lurrean zen korrikalari bat altxatu eta zezen batek buruarekin jo du. Zortea izan du korrikalariak, metro gutxitara hil baitzen modu horretan Matthew Peter Tasio gazte estatubatuarra 1995ean. Eroriko asko izan dira gaur ere, eta Mercaderesen korrikalari pilo bat sortu da lurrean.

Estafetan zuzen joan dira zezenak, eta sakabanatu egin da taldea. Aurretik zezen gorri bat eta beltz bat parez pare joan dira, eta abiadurari eutsi ahal izan diotenek egin dituzte metro batzuk aurrean. Idiekin beste zezen bat joan da, eta metro gutxi batzuetara sartu da beste bat zezen-plazara. Azken bi zezenak atzetik sartu dira.

Uztailak 8. 2:29. Adarkadarik ez. Ganadutegia: Miura.

Uztailak 9. 3:32. Hiru adarkatu. Ganadutegia: Cebada Gago.

Uztailak 10. 2:20. Adarkaturik ez. Ganadutegia: El Pilar.

Uztailak 11. 3:12. Adarkaturik ez. Ganadutegia: Fuente Ymbro.

Uztailak 12 (gaur). 2:23. Adarkaturik ez. Ganadutegia: Victoriano del Rio.

Uztailak 13 (bihar). Ganadutegia: Juan Pedro Domecq.

Uztailak 14 (larunbata). Ganadutegia: Torrehandilla/Torreherberos.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.