Zigor gogorrak ezarri dizkiete Jose Javier Mujika hiltzeaz akusatutakoei

Boto partikularra eman du epaile batek, epaia polizia etxean lortutako aitorpen hutsean oinarritu delako

Erredakzioa
2011ko azaroaren 17a
00:00
Entzun
Espainiako Auzitegi Nazionalak 60 urtera zigortu du Francisco Javier Garcia Gaztelu, 58 urtera Juan Carlos Besance eta 50na urtera Andoni Otegi eta Oscar Zelarain, Leitzako UPNko zinegotzi Jose Javier Mujika hiltzea egotzita. Angela Murillo epaileak akusatuei «kabroiak» deitu ondoren errepikatu behar izan zen epaiketaren epaiarekin desadostasuna adierazi du, baina, epaileetako batek, Jose Ricardo de Pradak.

Boto partikularra idatzi du De Pradak, epaia Zelarainek polizia etxean aitortu baina auzitegian berretsi gabeko deklarazioan oinarritu delako, «aitorpena berretsiko zuen frogarik gabe», eta hori ez dela zuzena esan du. Hain zuzen ere, aitorpen hori gabe Besanceren eta Garcia Gazteluren aurkako ekinbiderik ezin zatekeela abiatu adierazi du De Pradak, eta gogorarazi du, gainera, Garcia Gazteluk bost hilabete zeramatzala atxilotuta Mujika hil zutenean, eta ondorioztatzen du nekez eman zezakeela UPNko zinegotzia hiltzeko agindua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.