Euskal Herrian zika birusak kutsatuta atzeman duten lehen gaixoa da Nafarroan erietxeratuta dagoena. Espainiako Osasun Ministerioak zabaldu ditu birusari buruzko datuak, eta han ageri da Nafarroako gaixo horren berri. Ez dute xehetasun gehiago eman.
Ministerioak jakinarazi du zika zabaldua dagoen herrialde batean izana dela.