Abuztuko azken asteburua da gaur eta bihar artekoa, eta oporretatik jendetza itzultzea espero du Eusko Jaurlaritzako Herrizaingo Sailak. Hainbat neurri hartu ditu Trafiko Zuzendaritzak, errepideak arindu eta auto ilararik sor ez dadin. Zehazki, A-8 autobidean Behobiako gunean—Lapurdi eta Gipuzkoa arteko mugan— bidesarietako kabina guztietan beharrean arituko dira. Horrez gain, ertzainek gomendio ugari emango dizkiete kamioilariei, auto ilarak saihesteko.
Ibilgailuz bete ohi da urtero-urtero zati hori oporretatik itzultzeko bidean. Leku horretan, zazpi kilometro eta erdiko ilarak izan ziren atzo, eta sei kilome- trokoak herenegun. Beste hainbestekoak izan ziren aurreko asteburuan. Horren luzeakizan beharrean, auto ilarak bi edo hiru kilometrokoak izatea du helburu Trafiko Zuzendaritzak.450 ertzain arituko dira Arabako, Bizkaiko eta Gipuzkoako errepide sare osoko zirkulazioa zaintzen.
Kabina guztietan lanean arituko dira Iparraldean ere, ASF Frantziako Hegoaldeko Autobideak enpresak jakinarazi duenez. Neurri hori nahikoa ez bada, ASFk eta Trafiko Zuzendaritzak ez dute baztertu bidesarietan hesiak altxatu eta autoei doan igarotzen uztea.
Ordu txarrenak, arratsekoak
Atzotik bihar arte, 102.000 autok igaroko dute Gipuzkoa eta Lapurdi arteko muga, ASFk ohartarazi duenez. Atzoko, 38.000 inguru espero zituen, eta iragarri zuen zirkulazio gehieneko ordu tartea arratsaldeko lauretatik zortzietara bitartekoa izango zela. Antzeko kopuruak espero ditu gaurko ere, eta arratsaldeko orduak jo ditu okerrentzat. Bihar hasiko da zirkulazioa baretzen, ASFren arabera. 28.000 bat ibilgailu pasatuko direla uste du, eta ordurik zailenak eguerditik aurrera espero ditu; 12:00etatik 15:00etara.
Datorren astebururako ere zirkulazio handia espero du Herrizaingo Sailak.
Zirkulazio handia espero dute oporretako itzulia dela eta
Eusko Jaurlaritzak eta ASFk neurri ugari hartu dituzte, Gipuzkoa eta Lapurdi arteko auto ilarak saihesteko
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu