nafarroa oinez

Zizur Txikiko San Fermin ikastola prest da gaur Nafarroa Oinez hartzeko

1.800 boluntario ariko dira lanean. Bost guneko eta 8,5 kilometroko ibilbidea prestatu dute. Aurkezpen bideoa. [Youtube]http://youtu.be/R94zsrZianY[/Youtube]

edurne elizondo
2012ko urriaren 21a
14:09
Entzun 00:00:0000:00:00

Zizur Txikiko San Fermin ikastolako arduradunek dena prest dute gaur Nafarroa Oinez besta ospatzeko. 1.800 boluntario ariko dira lanean, bost guneko eta 8,5 kilometroko ibilbidean. Goizeko hamarretan zabalduko ditu ateak. Adin guztietako euskaltzaleentzako eskaintza zabala prestatu dute ikastetxeko kideek. Lehendabiziko guneko Ekotxosna izanen da eguneko berritasun nagusietako bat. Menu ekologikoak eta beganoak eskainiko dituzte bertan. 11 eta 15 urte bitarteko gazteentzat, halaber, hamaika ekitaldi prestatu dituzte. Gune propioa prestatu dute haientzat. Hirugarrena izanen da. 30 kontzertutik gora eta bertze hamaika ikuskizun eskainiko ditu Nafarroa Oinez bestak egun osoan.

San Fermin ikastolaren helburua da Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako ikasleentzat duten espazioa handitzea, txiki gelditu zaielako eraikina. Gora egin du DBHko ikasle kopuruak azken urteotan. Nafarroa Oinez erronka horri ekin ahal izateko baliatuko dute. Igandeko bestaren bidez, hala ere, badute bertze helbururik San Fermin ikastolako kideek. Zentroak Iruñerriko Euskalerria Irratiak egiten duen lana nabarmendu eta eskertu nahi du, batetik. Bertzetik, Jakiunde erakundeari omenaldia eginen diote.

Hurrengo urtean Tuteran eginen dute Nafarroa Oinez, eta 2014. urtean, berriz, Zangozan.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.