Hondarribiko gaztetxea hutsarazi zuen Ertzaintzak atzo, eta gaur goizean Zizurkilgo Kaxilda gaztetxea (Gipuzkoa) hutsarazi duela jakinarazi du Aiztondoko Gazte Asanbladak. Ertzaintza 9:30ean joan da bertara, eta atea bota dute, gaztetxeko iturriek jakinarazi dutenez. «Jabeak barruan daude», jakinarazi du gazte asanbladak.
Erasoa salatu dute gazteek, eta gaztetxearen beharra nabarmendu dute: «Gaztetxea behar-beharrezko tresna dugu gazte langileok antolatzeko, eta, beraz, indar errepresibo guztien gainetik gu espazio hauen defentsan berresten gara».
🔴🔴ADI!! *KAXILDA GAZTETXEA DESALOJATU DUTE* 🔴🔴
— Aiztondoko Gazte Asanblada (@AiztondokoGA) March 6, 2020
Gaur goizeko 9:30ak aldera ertzaintzak gure gaztetxeko atea bota du eta orain jabeak barruan daude. pic.twitter.com/sA12XqpJ4T