Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeak. Alderdien kanpaina
Zorra «bidezkoa» den erabaki arte, bankuei ez ordaintzea nahi du EBk
Bankuei zorra oraingoz ez ordaintzea proposatu du Ezker Batuko hautagai Raquel Modubarrek. «Zorra bidezkoa den edo ez argitu arte» ez pagatzea litzateke egokiena, haren arabera. Zehaztasun bat egin du: «Bidezko zorra litzateke ongizate estatuari eusteko eta pertsonei mesede egiteko egindakoa; bidegabekoa, batzuen irabazietarako egindakoa». BBVAren egoitza aurrean protesta egin zuen atzo Ezker Batuak. Ohartarazi zuen bankuen alde arituko direla EAJ, PSE-EE eta PP.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu