Atxiloketa

Zortzi gazte atxilotu dituzte Markina-Xemein, Etxebarria, Ondarroa eta Eskoriatzan bart, kale erasoak leporatuta

Espainiako Poliziak egin ditu atxiloketak. Estebe Gandiaga, Urko eta Ainhoa Pagoaga, Borja Oregi, Iban Etxebarria, Eneko Ostolaza, Zaloa Zenarruzabeitia eta Eneko Etxaburu dira atzeman dituzten gazteak.

2008ko urtarrilaren 23a
15:07
Entzun
Espainiako Poliziak zortzi gazte atxilotu ditu bart Lea-Artibai (Bizkaia) eskualdean eta Eskoriatzan (Gipuzkoa), kale erasoak egin izan dituztelakoan. Hogei eraso leporatu dizkiete; besteak beste, Markina-Xemeingo bake epaitegiaren kontra egindakoa eta banketxe batzuen kontrakoak.

Lea-Artibai eskualdean Markina-Xemeinen, Etxebarrian eta Ondarroan egin dituzte atxiloketak. Markina-Xemeinen: Estebe Gandiaga (20 urte), Urko (23) eta Ainhoa Pagoaga (20), Borja Oregi (22) eta Eneko Ostolaza (25). Etxebarrian: Zaloa Zenarruzabeitia (19). Ondarroan: Eneko Etxaburu (18). Eskoriatzan: Iban Etxebarria (21) -markinarra da, eta Eskoriatzan ari da ikasten-.

Fernando Grande-Marlaska Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak agindu du operazioa, eta 1:30ean hasi eta 8:00etan bukatu dute.

Haien etxebizitzak miatu dituzte poliziek, eta eta Markina-Xemeingo herriko taberna eta Gaztetxea ere bai.

Herritar batzuek deituta, 19:30ean mobilizazioa egingo dute Markina-Xemeinen, operazioa salatzeko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.