2011ko martxoaren 10ean atxiotu zituzten Frantzia iparraldean. Zigorra betetzean presoak Frantziatik kanporatzea ere ebatzi dute epaileek.
Ludovic Lestel fiskalak aitortu du ez dela frogatu Zobaran ETAko buruzagi militarra zenik, ezta Oroz logistika arduraduna zenik ere —hala argudiatu zuen Espainiako Gobernuak, atxilotu zituztenean—. Nolanahi ere, fiskalak nabarmendu du Orozek "leku garrantzitsua" zuela logistikan.
Gainera, Lestelek uste du horien atxiloketak eragina izan zuela ETAren jardun armatuaren amaieran, baina 2011ko urriaren 20ko adierazpena auzitan jarri du, lau zigortuen jokabidearen atzean "beren jardunera edo klandestinitatera itzultzeko aukera" nabaritzen baitu.