inauteriak

Zubietako joaldunak Iturenera joan dira, inauteriei hasiera emateko

[YouTube]http://youtu.be/wD9R7wSYrXA[/YouTube] Bihar alderantzizko bidea egingo dute.

2013ko urtarrilaren 28a
19:02
Entzun 00:00:0000:00:00

Gaur ekin diete inauteriei Iturenen eta Zubietan, beste inon baino lehenago. Joaldunak dira festaren ezaugarri nagusia han, eta bi herrietako biztanleek osatzen dituzte. Gaur Zubietako joaldunak Iturenera joan dira, eta bihar Iturengoak Zubietara.

Joaldunek janzkera berezia izaten dute. Besteak beste: abarkak, ardi larrua, zintzarriak bizkar eta gerrian, eta koloretako zintaz jositako kono itxurako txapela.

Inauterietako igandea otsailaren 10ean izango da.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.