Arantza Zulueta abokatua askatu dutelako poza agertu du Eskubideak Euskal Herriko abokatuen elkarteak, baina, era berean, gogor salatu ditu auzi horren oinarria eta bertan hasieratik gertatzen ari diren «irregulartasunak».
Uztailean atxilotu zuten Zulueta, auzi beragatik bigarren aldiz. Aurrez, iazko apirilean atxiki, eta abenduan askatu zuten, 60.000 euroko bermea ordainarazita. Bermea pagatuta aske zela atxilotu zuten bigarren aldian, eta bigarrenez Fernando Grande-Marlaska epailearen aginduz.
Atxiloketa horrekin egiten ari zen «gehiegikeria juridikoa» gogor salatu zuten abokatuek; auzi beragatik birritan atxilotzea legez kontrakoa zela. Orain, Auzitegi Nazionaleko zigor arloko 3. salak ontzat eman duabokatuen salaketa, ez zegoela Zulueta atxilotzeko arrazoirik ebatzita. Abokatua kaleratzeko autoan ikusi dute hori lankideek, eta kartzelatik ateratzeko beste bermerik ezarri ez izana. Izan ere, iazko bermea berretsi du azken autoak; ez dio besterik jarri.
Zulueta jasaten ari den «sorgin ehiza» salatuko dutela azaldu dute abokatuek, Joseba Agudo lankidea duela bi urtetik antzeko auzi bategatik preso dutela gogorarazi, eta gertatukoa nazioarteko komunitate juridikoan zabalduko dutela esan.
Zuluetaren abokatuek diote agerian dela haren aurkako «sorgin ehiza»
Auziko irregulartasunak salatu, eta azken autoa nazioarteko komunitate juridikoan zabalduko dutela ohartarazi dute
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu