Joan den martxoaren 2an Zumarragako Ibaiondo zentrotik ihes egin zuten hiru gazteetatik beste bat —bigarrena— atxilotu zuten, joan den ostiralean, Bilbon. Eusko Jaurlaritzako Segurtasun sailak azaldu duenez, gaztea bere borondatez aurkeztu da Zabalburuko polizia etxean.
Zentrotik ihes egin zuen beste gazteetako bat joan den ostegunean atzeman zuten, Sestaon (Bizkaia), eta Zumarragara eraman zuten.
Gazteek 17, 18 eta 19 urte dituzte, eta atxilotzeko agindua dute kondena-urratze delituagatik.