LURRALDE EGITURAKETA

Zuraidek eta Gabadik ere elkargo bakarraren alde egin dute

Jada bederatzi dira aldekoak, eta oraindik ez dago kontra bozkatu duen herririk. Gaur Ezpeleta eta Uztaritze ari dira bozkatzen.

2016ko martxoaren 31
11:18
Entzun

Elkargo bakarra osatuko bada, beharrezkoa da Ipar Euskal Herriko herrien erdiek alde bozkatzea. Baina ez da hori baldintza bakarra; izan ere, herri horiek herritarren erdiak ordezkatu behar dituzte, alegia, 150.000 lagun.

Bi langak gainditzetik gertuago dago elkargo bakarraren proposamena, Zuraideko eta Gabadiko herriko etxeek horren alde bozkatu ostean. Onartu dutenen artean daude Baiona eta Maule Lapurdi eta Zuberoako hiriburuak. Gaur, Ezpeletan eta Uztaritzen ari dira bozketa egiten. Izan ere, maiatzaren bukaerara arteko epea dute herriek bozketa egiteko.

Mapa interaktiboa ikusteko, egin klik hemen.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.