Iruñeko Ezpala eta Zurgai tabernetan Falangeak sinatutako mezuak idatzi dituzte asteburuan. Ezpala tabernan Falangearen ikurrak agertu dira eta Zurgai tabernan, berriz, "legiak zerratzen ezpaitu falangeak eginen du" mezua idatzi zuten. Nafarroako hiriburuko Ipar Gorri tabernan ere Falangeak sinatutako oharrak agertu direla jakinarazi dute.
Amnistiaren Aldeko Mugimenduak eraso horiek salatu ditu eta "eraso larriagoak etor daitezkeela ohartarazi".
Espainiako Auzitegi Nazionaleko fiskaltzak Zurgai eta Ezpala Iruñeko tabernak ixteko eskaera egin zuen tabernetan zituzten "euskal presoen argazkiak kentzeari uko" egin ziotelako. Eloy Velasco Espainiako Auzitegi Nazionaleko epaileak tabernak ez ixteko erabakia hartu zuen, baina tabernetako jabeei eta bi zerbitzariei "terrorismoa goratzea" egotzi zien. Horien aurkako prozedurak aurrera jarraitzen du.
politika
Zurgai eta Ezpala tabernetan Falangeak sinatutako mezuak idatzi dituzte
"Legiak zerratzen ezpaitu falangeak eginen du" mezua idatzi zuten asteburuan Zurgai tabernan. Ipar gorri tabernan ere agertu dira Falangearen oharrak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu