Udazkenean egingo dute Euskaraldia, hirugarrenez, eta dagoeneko badu doinua egitasmoak. Esazu hitz bat izeneko kanta gaur aurkeztu du Euskaltzaleen Topaguneak, haren bideokliparekin batera. Xabier Zabalak sortu du musika, eta hitzak, berriz, Andoni Egañak egin ditu. Ahotsa, berriz, Andoni Egañak ez ezik, Aiora Renteria Zea Mays taldeko abeslariak, Petti musikariak, Maddalen Arzallus bertsolariak eta Ainhoa Larrañaga musikari eta aktoreak jarri dute.