Hona hemen EHUren Medikuntza eta Erizaintza Fakultatearen ezaugarri nagusiak:
Eraikina
Kokapena: Basurtuko ospitalearen alboan, Montevideo etorbidearen eta Gurtubai kalearen artean.
Eremua: 5.300 metro koadro hartuko ditu, baina, guztira, 32.000 metro koadroko eremu erabilgarria izango du.
Instalazioak: Besteak beste, 75 ikasgela, bi ospitale birtual eta hainbat laborategi—10.000 metro koadroko eremu batean—.
Aurrekontua: 62.174.103 euro bideratu ditu Jaurlaritzako Hezkuntza Sailak; iaz bertan behera geratutako egitasmoak 53,3 milioi euroko aurrekontua zuen.
Obren iraupena. 36 hilabete; 2026-2027ko ikasturtean jarri nahi dute martxan.
Obren arduraduna: Ferrovial Construccion SA aldi baterako enpresa elkartea.
Ikasketak
Graduak: Medikuntza, Erizaintza eta Fisioterapia.
Master ofizialak: Zahartze Osasuntsua eta Bizi Kalitatea; Farmakologia; Ingeniaritza Biomedikoa; Ikerketa Biomedikoa; Mikrobiologia eta Osasuna; Neurozientziak; eta Osasun Publikoa.
Polo aurreratua
Sinergiak. Inguruko zentroekin elkarlanean aritzea, ikerketan aurrerapausoak egitea eta ikasleei pazienteen errealitatea hurbiltzea. Horiexek izango dira egitasmoaren helburuak.
FAKULTATE BERRIA
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu