ABORTUA
Abortua legeztatzeko lege proposamena aurkeztu dute Argentinan
Hiru kasu jakinetan abortua legeztatzeko lege proposamena aurkeztu dute Argentinan. Hauek dira hiru kasuak: amaren osasuna arriskuan dagoenean, emakumea bortxatu dutenean edo umekiak malformazioren bat duenean. Gaur, abortua delitua da Argentinan, eta, hala, urtero ehunka emakume hiltzen dira legez kanpo gaizki egindako abortuen ondorioz. Ruben Giustiniani Argentinako senatariaren arabera, legez kanpoko abortuak dira andreen heriotza eragile nagusia.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu