KLONAZIO TERAPEUTIKOARI BURUZKO EZTABAIDA

Aurkako argudioak

2003ko azaroaren 7a
00:00
Entzun
-Giza enbrioi bat klonikoa izan arren, biziduna da eta, ondorioz, beste pertsona bati lagundu ahal izateko hura suntsitzea abortoa da. Errurik ez duen pertsona bat hiltzearen parekoa da hori.

- Etorkizunean, tratamendu berriak ager daitezke zelula amen beharrik gabe ere, edo obuluak ez diren zelula amak erabiltzeko aukera egon daiteke. Hori egiteko aukerarik balego giza enbrioiekin egindako esperimentuak alferrekoak izango lirateke.

- Klonazioa bultzatzea giza duintasunaren aurkako erabakia da, nahiz eta enbrioi horiek garatzeko aukerarik ez izan.

- Hainbat herrialdetan klonazio terapeutikoa legeztatu izanaren arrazoia ikerketak erraztea bada, zergatik ez dituzte ikerketa horiek animaliekin soilik egiten? Beste hainbat kasutan animaliekin egiten dituzte esperimentuak.

- Pertsona askok uste izango dute abortatzerakoan zientziari laguntzen ari direla. Hori ez da horrela, abortua heriotza zigorra da.

aldeko argudioak





- Klonazio terapeutikoak beste era bateko tratamenduak aurkitzen lagunduko die zientzialariei. Enbrioiak erabili ezean, prozesua luzeagoa izango litzateke.

- Ikertzeko beste leku batzuetako zelulak erabili daitezkeela egia da, zilborrestekoak eta hezur-muinetakoak kasu. Baina, kasu horietan zelula helduekin ariko dira lanean eta horiek berehala galtzen dituzte euren gaitasunak.

- Zientzialarien helburua ez da gizakiak klonatzea. Enbrioi horiek garatu ahal izateko umetokian jarri beharko lirateke.

- Orain arte erabili izan diren enbrioiak in vitro ernalkuntza egin eta gaizki atera den kasuetakoak dira. Horietako batzuk ez dira inoiz garatuko eta, beste batzuk, berriz, etorkizunean gaixotasun kronikoak garatuko dituzte.

- Gaixotasun batzuk ezin dira animalietan ikertu. Beraz, Klonazio terapeutikoa aztertzen dutenek erabakiko dute noiz izango den legezkoa prozesua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.