ZIENTZIA

Bi fotoi 800 metrora teleportatu dituzte zientzialariek

Erredakzioa
2004ko abuztuaren 19a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Bi fotoi gurutzaturen teleportatze distantzian errekorra lortu du Austriako zientzialari talde batek. Anton Zeilinger Vienako Fisika Esperimentaleko Institutuko Fisika katedradunaren taldeak 800 metrora teleportatu ditu bi fotoi horiek. Bi fotoiak lekuz aldatzeko beira zuntza erabili dute, eta, hala, fotoi gurutzatuak laborategitik kanpo teleportatzea lortu dute.

Esperimentuak lortu duen arrakastari esker, zientzialariek ikerketarako eremu berri bat topatu dute. Eremu horren mugak aurkitzen saiatuko dira orain.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.