EMP2 izeneko gaitza epilepsia aldaera bat eragiten duen genea identifikatu du ikertzaile talde batek, txakurretan. Laforaren gaitzaren parekoa da EMP2 gaitza animalietan.
Dardarizoa eta bat-bateko mugimendu bortitzak dira EMP2 gaixotasunarensintoma nagusiak. EMP2 gaixotasunaren lehenengo zantzuak gaztaroan agertzen dira. Hasieran, krisi epileptiko arinak izaten dituzte, baina denborarekin, nahigabeko mugimenduak izaten hasten dira txakurrak. Txakurren ikusmenari ere eragiten die gaitz honek. Argi askoko lekuetan sartzean, ikusmena lausotu egiten zaie txakurrei, eta ezin izaten dute behar bezala ikusi. Hori, baina, lente ilun batzuekin konpon daitekeela argitu du Clare Rushbdrige zientzialariak. Luzarora, berriz, XEMP2 gaitzak ezintasuna eragiten die txakurrei. Edozelan ere, gaitz honen giza aldaera dezentez gaitz larriagoa da. Izan ere, Laforaren gaitzak heriotza ere eragin dezake kasurik okerrenetan. Gainera, oso gutxi ikertu da orain arte gaitz honen inguruan.Kanadako, Ameriketako Estatu Batuetako, Erresuma Batuko eta Frantziako zientzialariek parte hartu dute ikerketa honetan, eta Science zientzia aldizkarian eman dute egindako lanaren berri. Teckel arrazako txakurren kode genetikoak aztertu dituzte, eta hala ikusi dute gaixotasun hau duten txakur guztiek akasdun gene bera dutela. Mutazio horrek kode genetikoaren kate osoak errepikatzea eragiten du. Mutazio hori, baina, txakurretan bakarrik aurkitu dutela zehaztu dute Estatu Batuetako taldeko ikertzaileek.Txakurraren kode genetikoa gizakienarekin eta beste animalia batzuenarekin alderatzen ari dira orain zientzialariak. Beste gaixotasun batzuen kausa genetikoa argitu nahi dituzte modu horretan. «Hauxe da ikerketa honetatik atera behar dugun ondorioa: txakurraren kode genetikoa aztertzea gizakiarentzat ere lagungarri gerta daiteke, eta alderantziz», esan zuen atzo Berge Minassian ikerketan parte hartu duen beste zientzialari batek.
OSASUNA
Epilepsia aldaera baten genea identifikatu dute, txakurretan
Animalien kode genetikoa gizakienarekin alderatzen ari dira orain
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu