GENETIKA . Marsupial baten kode genetikoa argitu dute lehen aldiz, zarigueiarena

2006ko otsailaren 1a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Australiako zientzialari batek atzo zabaldu zuenez, lehen aldiz marsupial baten genoma deskodetu dute. Zarigueia (Monodelphis domestica) Hego Amerikako ugaztuna da irudian. Animaliaren genoma argituta, ugaztunen immunitate sistemaren eboluzioa jarraitu ahal izan dute zientzialariek. Ondorioztatu dutenez, gizakiaren immunitate sistema uste baino askoz modernoagoa da. Hego Amerikako marsupialak Australiakoetatik berezi ziren duela 70 milioi urte, eta berezko eboluzioa izan dute geroztik. Ornitorrinkoa aztertu nahi dute ondoren Sydneyko zientzialariek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Kazetaritza propio eta independentearen alde, 2025 amaierarako 3.000 irakurleren babes ekonomikoa behar du BERRIAk.