Seulgo Unibertsitate Nazionalean egin eta 'Science' aldizkariak plazaratu duen esperimentu hori, giza klonazioari buruzegin eta frogatu den aurreneko saio serioa dela uste dute zientzilariek.
Hogeitamar giza enbrioi klonatu ditu guztira Woo Suk Hwang doktorearen taldeak; ernaldu gabeko emakume obuluak dira enbrioi horien abiaburua, eta Dolly ardia klonatzeko erabili ziren antzeko teknikak baliatu dituzte obulu horiek espermaren beharrik gabe ugal daitezen.
Ikerketa horrek helburu terapeutikoak dituela azpimarratu du ikerlari taldeak; hau da, endekapenezko gaitzetan —Alzheimerrean kasu— zelula amen transplante bidezko terapia berriak ahalbidetzea. Klonatutako enbrioiak zelula amen abiaburua izango lirateke.
Halaber, gizakirik klonatzeko inolako asmorik ez dutela nabarmendu dute. Dena den, ikerketa hori aurreraurratsa da etorkizunean pertsonak klonatu ahal izateko. Hala aitortu du zientzilari taldeak berak, zein nazioarteko beste hainbat ikerlarik.
Legeen debekua
Hori dela eta, eztabaida etikoa piztu da ikerketa horren inguruan. Ikerketa hori klonarazioaren inguruan aurrerapenak egiten hasi zirenean sortu zen, eta, egun, bioetikako debate handienetako bat da. Europan, esaterako, Erresuma Batua da helburu teraupetikoetarako giza enbrioiak klonatzea onartzen duen estatu bakarra. Frantzian eta Espanian, zelula amaklortze aldera enbrioiak erabiltzea onartuta dago, baina ez ikerketarako enbrioiak berariaz sortzea edo klonatzea. Eskuarki, ernalketa artifizialeko tratamenduetan sobera geratzen diren enbrioiak erabiltzen dira bi estatu horietan ama zelulen inguruko ikerketetarako.
Zientzia
Hogeitamar giza enbrioi klonatu dituzte Hego Korean
Hego Koreako Seulgo Unibertsiate Nazionaleko zientzilari talde batek 30 giza enbrioi klonatu ditu, 'Science' zienzia aldizkari entzutetsuak plazaratu duenez. Ikerketa talde horretako buru Woo Suk Hwang doktorearen arabera, beren helburua enbrioi horietatik atera ahal izango diren zelula amen bidez endekapenezko gaixotasunen kontrako terapia berriak sortzea da. Aitzitik, ez dutela pertsonarik klonatzeko asmorik azpimarratu du. Dena den, ikerketa hori gizakiak klonatzeko aurreraurrats handia dela iritzi dio nazioarteko zientzilarien komunitateak.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu