Sexu bereko bikoteek haurrak adoptatzeko aukera izatea ontzat jo zuen atzo Belgikako Senatuak; ebazpenak 34 boto jaso zituen alde, 33 kontra, eta bi abstentzio. Belgika aitzindaria izan zen bikote homosexualei ezkontzeko aukera ematen 2003an onartu zuen, Holandaren ostean munduko bigarren herrialdea izan zen, baina oraindik adopziorik ez zien onartzen.
HOMOSEXUALITATEA. Belgikako Senatuak sexu bereko bikoteek haurrak adoptatzea onartu du
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu