LURRAREN BEROTZEA

Izotzari agur esan eta egokitzeko deia Artikoko biztanleei

Batez bestekoa baino bi aldiz azkarrago ari da berotzen ipar poloaren inguruko eskualdea, 300dik gora zientzialarik esan dutenez

Erredakzioa
2004ko azaroaren 11
00:00
Entzun
Bizimodua erabat aldatu beharko dute Artikoaren inguruko lau milioi biztanlek, datozen hamarkadotan eskualde honetako itsasoko izotza urtuz joango delako. Hori ondorioztatu dute inguruko estatuetako 300 zientzialarik, lau urteko ikerketa egin ondoren. Izaki bizidunentzathartz zuria kasu etorkizuna are ilunagoa da, haietako asko betiko gal daitezkeelako.

Artikoko izotz plaka %8 urtu da azken 30 urteotan, Artikoko Klima Aldaketaren Eraginaren Balioztapenaren (ACIA) arabera. Balioztapena aurkezteko Errusiako, Ameriketako Estatu Batuetako, Kanadako, Japoniako, Suediako, Norvegiako, Finlandiako eta Islandiako zientzialariak elkartuta daudeasteartetik Reykjaviken (Islandia).

Munduaren aldaketarik azkarrena eta handiena

Ikertzaileen arabera, Artikoa da munduan azkarren berotzen ari den eremua. Datozen ehun urtetan tenperaturak 7,2 gradu igotzera hel daitezke lehorrean, eta 10 gradu itsasoan (urek hobeto xurgatzen dute beroa). Horrenondorioz, izotz plaka ia guztiz urtuko da udan.

Egoera berrira moldatu beharko direla esan diete agintariek Artikoaren inguruan bizi direnei. «Klima aldaketa moteltzeko neurriak eskatzen ditugu lehendabizi», erantzun zuen asteartean Geir Tommy Pedersen Samien ordezkariak. Artikoko herri indigenetako eledunak esan zuen beraiek hasi direla dagoeneko ikerketak ondorioztatzen duena pairatzen. Eskualdeko eraikin asko erori egin dira, izozturiko zorua biguntzen hasi delako. Petroliobideei, errepideeieta aireportuei eragin die honek. Herri indigenetako ehiztariak gero eta sarriago ari dira itsasora erortzen izotza behar baino finagoa delako. Honez gain, izpi ultramoreek minbizia sortzeko arriskua areagotu dute.Ikerketaren kopia bat jaso ondoren, Kyotoko Protokoloari eusteko beharra berretsi zuen Norvegiako Ingurumen ministro Knut Arildek. Hilaren 24an zientzialariei txanda hartuko diete eskualdeko zortzi estatuetako agintariek. Berotegi efektua eragiten duten gas isuriak murrizteko moduez hitz egin beharko dute. Izan ere, herrialde hauek munduko isurketen %30aren erantzule dira.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.