Aita Santua
Joan Paulo II.ak ez du parte hartuko Angelusean
Ostegunean makalaldia izanda, erietxean dago Joan Paulo II.a Aita Santua. Arnasa hartzeko arazo handiak zituen, eta beraz, trakeotomia egin zioten. Orain, arnasa bere kabuz hartzeko gai dela eta ondo osatzen ari dela esan dute Vatikanotik, baina, hala ere, egun batzuetan hitzik egin gabe egon beharko du, laringea behar bezala sendatzeko. Beraz, biharko Angelusean ezin izango du parte hartu, eta bere ordez Leonardo Sandri ariko da.
Joan Paulo II.a Aita Santuak erietxeko bere logelatik jarraitu beharko du biharko Angelusa. Ezin hitz eginda dago, laringea ondo sendatzeko, eta beraz, ezingo du errezoa irakurri. Vatikanoak Leonardo Sandriri agindu dio lan hori.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu