PALEONTOLOGIA. 'Tyrannosaurus Rex' dinosauro handiaren arbasoa aurkitu dute Txinan

2006ko otsailaren 9a
00:00
Entzun 00:00:0000:00:00
Inoiz aurkitutako tiranosaurorik zaharrena aurkitu dute paleontologoek Txinako ipar- mendebaldean. Nature aldizkarian gaur argitaratu duten artikuluaren arabera, 160 milioi urte ditu Junggar arroan aurkituriko fosilak. Guanlong wucaii izena jarri diote (Herensuge koroaduna). Tyrannosurus rex-a baino 100 milioi urte lehenago bizi zen Txinako dinosauroa. Zientzialariek uste dutenez, Guanlong wucaii animaliarengandik eboluzionatu zuten gero gainerako tiranosauroek.

Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Oraingo urratsak, geroko lorratzak. Euskaraldian eta egunerokoan, informa zaitez euskaraz. Babestu BERRIA orain, eta jaso galtzerdiak opari.