GIB birusa hiesaren eragile gisa identifikatu zutenetik 20 urte bete direnean, atsedenik eta mugarik gabe aurrera jarraitzen du, mundu osoan heriotza eragiten. Giza Immuno-eskasiaren Birusaren ibilbidearen ezaugarri nagusia biktimen soziologiaren aldaketan datza: mendebaldeko gizon homosexualen gaitza izatetik, herrialde txiroetako emakumeen gaitza izatera pasa da. Afrikan eta Asian hiesaren zabalkunde izugarria aurreikusten da datozen urteotarako. Mendebaldean heriotzak asko murriztuko dira, garesti ordainduriko botikei esker.
Hiesaren zabalkuntza eta emakumeen aurkako bortizkeria zuzenean lotu zituzten atzo OME Osasunaren Munduko Erakundeko ordezkariek, gaitz horren aurkako nazioarteko egunaren bezperan. Emakumeei gizartean dagokien lekua ematea gaixotasunaren aurkako borrokaren arrakastarekin zerikusi zuzena duela nabarmendu zuen berriz Peter Piot NBEk hiesaren aurkako borrokarako eraturiko UNAIDS taldeko buruak.Sexu indarkeriak birusa hartzeko aukerak asko handitzen dituela adierazi zuen atzo OMEk. Izan ere, indarkeriaren biktima direnei GIBa hartzeko aukerak hirukoiztu egiten zaizkie, erakundearen arabera. Munduan GIBak kutsaturikoen %47 emakumezkoa da egun, inoizko kopururik handiena. Tratamenduren bat horietako zenbatek jasotzen duen kalkulatzeko daturik ez dutela onartu zuten atzo OMEko arduradunek.Gaixotasunaren aurkako borrokaren botika frontean, bi produktu berri botika generikoen zerrendan sartu direla iragarri zuen atzo erakundeak: lamivudine eta Zidovudine, hamar pilulanako konbinaketak. Indian eginikoak dira.
Chiracen zerga iraultzailea
Botikak garatzeko eta, azkenean, hiesaren kontrako txertoa aurkitzeko ikerketak behar den dirutzari aurre egiteko modu iraultzailea proposatu zuen atzo Frantziako presidente Jacques Chiracek. Mundializazioak sortzen dituen aberastasunaren gaineko zerga, besteak beste, hiesaren aurkako borrokarako erabiltzea proposatu zuen.
Ospakizunaren bezperako adierazpenetaz landa, adituak Brasilera begira daude, eredu gisa. Han tratamendua jasotzeko aukera dute herritar orok, botika generikoei esker.
Hiesaren kontrako nazioarteko eguna
Txiroei eta emakumeei erasotzen die hiesak gogorren
Gaur, hiesaren kontrako nazioarteko eguna da. GIB birusa hiesaren eragile gisa identifikatu zutenetik 20 urte bete dira, eta aipagarria da biktimen soziologiaren aldaketa: mendebaldeko gizon homosexualen gaitza izatetik, herrialde txiroetako emakumeen gaitza izatera pasa da. Afrikan eta Asian hiesaren zabalkunde izugarria aurreikusten da datozen urteotarako. Mendebaldean heriotzak asko murriztuko dira, garesti ordainduriko botikei esker.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu