Hollandek gobernu talde berritik kanpo utzi du Aubry
PSko iritzi guztiak batu ditu 34 ministro eta ministrordeko taldean; Valls kontserbadorea izendatu du Barne ministro. Gobernu parekidea osatu du Hollandek; 17 ministroetatik 8 emakumezkoak dira
Webgune honek cookie-ak erabiltzen ditu zure nabigazioa errazteko, publizitatea erakusteko eta analisi estatistikoak egiteko. Nabigatzen jarraitzen baduzu, hauen erabilera onartzen duzula ulertuko dugu. Informazio gehiago nahi baduzu, kontsultatu Cookie Politika
Gure gaiak
Apirilaren 22an egin zuten Frantziako presidentetzarako hauteskundeetako lehen itzulia, hamar hautagairen artean. François Hollande PSko hautagaia eta Nicolas Sarkozy UMPkoa pasatu ziren bigarrengora. Maiatzaren 6an izan zen bigarren buelta, eta Hollande nagusitu zen, botoen %51,6 lortuta.
PSko iritzi guztiak batu ditu 34 ministro eta ministrordeko taldean; Valls kontserbadorea izendatu du Barne ministro. Gobernu parekidea osatu du Hollandek; 17 ministroetatik 8 emakumezkoak dira
Lankidetzarako prest egon arren, Europako itun fiskala aldaezina dela ohartarazi dio Alemaniak Frantziako presidente berriari. Hamazazpi urteren ostean Eliseora itzulita, garai berri bat hasi nahi dute sozialistek
Nicolas Sarkozy ez da legebiltzarretarako kanpainan egongo; UMP bera gabe hasi da bide berria egiten
Bruselaren norabidean eragina izan dezake bihartik aurrera Eliseoan Sarkozy edo Hollande egoteak
"Orain hasten da proposatutako aldaketa", esan du PSko kideak. Hezkuntzarekiko konpromisoa berretsi du emaitzak jakin ondorengo lehen hitzaldian. Laikotasuna eta berdintasuna ere izan ditu hizpide, eta murrizketek ezin dute ongizatea zapuztu adierazi du.
Mitterranden ondoren, Frantziako V. Errepublikako bigarren presidente sozialista izango da.
Hollandek irabaziko ditu bozak, inkesten arabera, baina oraindik botoa erabaki ez dutenek ezustekoa eman dezakete. Hollande «kezkatuta» dago inkestengatik, eta Sarkozy, «haserre, interesatuak direlako»
Ipar Euskal Herriko botoen joera aztertu du BERRIA.INFOk, Jojo Bidartekin eta Eguzki Urteagarekin. Hemen saioa
Presidentegai sozialistari egin dio mesede Sarkozy presidentearekin izandako aurrez aurrekoak, inork irabazi ez badu ere. Ia hiru orduz ikusi dute saioa 17,9 milioi frantziarrek kanpainaren azken txanpan
MoDem-eko buruak lehen itzulian %9,13ko babesa lortu zuen; 3,2 milioi boto.
Hollandek eta Sarkozyk kanpainako ideia berak errepikatu dituzte Frantziako presidentetzarako bozen debatean. PSko hautagaiaren promesen aitzinean aldaketaren beldurra astindu du UMPkoak
Igandean euren «kontzientziaren arabera» eta «askatasun osoz» bozkatzeko eskatu die Le Penek Fronte Nazionaleko jarraitzaileei. Eskuin muturrak ordezkaritza handia lortu nahi du legebiltzarrerako ekaineko bozetan
Sarkozyren arabera Frantzian «etorkin gehiegi» daude, eta gizarteratze sistemak ez du funtzionatzen
Marine Le Pen FNko buruak gaur argituko du zein izango den eskuin muturreko alderdiaren jarrera igandean
Nicolas Sarkozy hautagaiak (UMP) nabarmendu du mugak kentzeak "desordena" sortzen duela, eta nazio izaera aldarrikatu du. François Hollandek (PS), berriz, muga guztiak gaindituko dituen hautagai gisa aurkeztu du bere burua. Biek mitinak eman zituzten atzo
Libiako buruzagi ohiak 2007ko kanpainarako 50 milioi euro eman zizkion, webgune batek argitaratu duenez
Frantziara arrazoi ekonomikoengatik heltzen direnen kopurua jaitsi nahi duela erran du, «beharrezkoa» delako. Dominique De Villepinek adierazi du Sarkozyren kanpainak «beldurtuta» daukala
Murrizketek Frantzian eta Europan hedatzen ari den eskuin muturreko joera elikatzen dutela ohartarazi die EBko kideei. Ekonomia hazteko proposamena aintzat hartzeko eskatu dio presidentegaiak Merkeli
Hollandek gobernuan duen esperientziarik eza eta buruz buruko eztabaidak baliatu nahi ditu kanpainan Frantziako presidenteak. Etorkinak hizpide hartuta, eskuin muturrari keinuka hasi da UMPko hautagaia
Marine Le Penen Fronte Nazionalak izan duen gorakada erabakigarria izango da Hollanderen eta Sarkozyren arteko lehian. Sozialistak irabazi du, eta bigarren itzulirako inkestetan ere haren alde daude emaitzak
Eskuin muturrak bost urtez egin igoera da azpimarragarria: aurten, bozen %11,19 bildu ditu; 2007an, %5,95
Sarkozyren gainbeheraren ondorioz, Hollandek Eliseoa eskuratzeko aukeran jar dezake PS; bozen lehen itzulia dute gaur. Presidenteak ez du dena galdua, baina bigarren lekua ematen diote inkestek
Sarkozyk dio bere alde egitea «Frantzia indartsu» baten hautua egitea dela; azken inkestetan behera egin du presidenteak. «Sarkozyren arbuio botoa» eskuratu nahi du Hollandek; EBZn aldaketak iragarri ditu
Neurritasun politikak alde batera utzita Frantzia Europarentzat eredu izan litekeela dio PSko hautagaiak.
Frantziako bozetan Hollanderen alde bozkatuko dute Chiracek eta UMPren hirigintzako Estatu idazkari ohiak.
François Hollande jotzen dute faborito Frantziako presidentetzarako bozetan, lehen itzulian Nicolas Sarkozy gailendu arren. Ekonomia eta Europako neurri politikoak dira lehiarako eztabaidagai nagusiak.
Ezkerrekoei nahiz eskuinekoei botoa eskatu die presidenteak; oposizioak eskuin muturraren alde egitea leporatu dio. Oraindik "egiteko asko" duela adierazi du presidentetzarako hautagaitza aurkeztean.
Aubryk «batasunaren alde» lan egingo duela dio, eta Hollandek adierazi du harengan «uste osoa» duela.