Xabin Makazaga.
Hizpideak

Abiadura handiko krisia

2012ko urriaren 2a
00:00
Entzun
Abiadura handiko trenari ere jo dio krisiaren txistuak. Espainiako Gobernuak %40 gutxituko du datorren urtean Euskal Y-arentzat hitzemanda zeukan aurrekontua —314 milioi euro ez, 190 milioi—, eta azpiegitura handiaren sustatzaileak larritu egin dira. Eusko Jaurlaritzak bilera eskatu dio Espainiako Sustapen ministroari, AHTaren lanak 2016an amaitzeko «konpromisoa» ez betetzea ekarriko baitu murrizketa horrek. Obra 2017an bukatzea lortuko duten ere zalantzan jarri dute Jaurlaritzako agintariek.

Osasun zerbitzu unibertsala eta hezkuntza kalitatezkoa kolokan jarri ditu krisiak —edo krisiari aurre egiteko hartu dituzten neurriek—, eta pentsiodunak ez ezik langileak ere pobretu egin ditu gutxi batzuen diru goseak. Nortasunari eta herri ereduari buruzko eztabaidak lekurik ez duela esaten dute, gainera, lehentasun bakarra krisiari aurre egitea izan behar dela argudiatuta. Arrastoa marraztu dute, eta jarraitu beharreko bidea erakutsi. Krisiak hartu duen abiadurarekin, normalena trena bidetik ateratzea izan arren.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.