jakes goikoetxea
Hizpideak

Agur edo gero arte?

2012ko irailaren 18a
00:00
Entzun
Atzora arte nekez pentsa zitekeen dimisio hitza eta Esperanza Aguirre bateragarriak zirenik, zurikeriaz eta behartutako irribarreekin aurre egin baitie astakeria guztiei. Beti egon da ur gainean, hondoratu gabe. 30 urte egin ditu «behin-behineko» lanetan.

PSOEko bi transfugari esker iritsi zen Madrilgo autonomia erkidegoko presidente kargura. Lan publikoak eman zizkien hauteskunde kanpaina ordaindu zioten enpresariei. Ongiaren eta gaizkiaren gainetik aritu da, eskolak eta ospitaleak pribatizatuz, langile publikoak gutxietsiz, komunikabide publikoak manipulatuz... Raxoiri aurre egin dio, bai, baina txanpon beraren bi aurpegi baino ez dira.

Panorama ederra Madrilen: hauteskundeetan aukeratu ez dituzten agintari politikoak izango dituzte, bai udaletxean, bai automia erkidegoan.

Ez du argi eta garbi azaldu zergatik utzi duen kargua. Agian hurrengo hilabeteetan jakingo da, baten batek bulegoetako alfonbrak astintzen dituenean. Edo gerta daiteke atzokoa agurra ez izatea, gero arte bat baizik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.