Pello Urzelai.
Hizpideak

Aldakorra eta aldagarria

2012ko apirilaren 18a
00:00
Entzun
M undua gero eta elkarkonektatuago dagoen neurrian, erabaki batek sor lezakeen eragina azkarrago eta urrutiago nabaritu daiteke. Dena elkar lotuta dagoenez, pentsa liteke subiranotasunaren garaiak amaitu direla, berez, ez dagoela erabaki subiranorik hartzerik. Baina hartzea egon badago. Agian, ez dira erabat subiranoak izango, baina hartzen direnean ikusten da ez direla iraganeko kontuak. Mundu global honetan, burujabetza ariketa egiterik badagoela, elkarreragiketa gero eta nabarmenagoa izan arren. Zerk bultzatzen du gobernu bat edo herri bat korronte nagusiaren aurka burujabetza ariketa bat egitera? Funtsean, mendekotasun egoera bati irtenbide bat eman nahiak. Agintearen erabakiak arrotz sentitzen direnean, burujabe izateko borondatea areagotzen da. Mendekotasun eredua ezartzen duena ahul dagoenean, burujabetza ariketak errazten dira. Mundua globala izango da, gero eta gehiago, baina aldakorra eta aldagarria izaten jarraitzen du. Burujabetza ariketa txikien bidez ere bai. Aldaketa onuragarria bada, askoz hobe.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.