mikel lizarralde
Hizpideak

Aldatu direnak

2012ko apirilaren 8a
00:00
Entzun
Urtebete tarte txikia izan daiteke, baina azken 366 egunetan Euskal Herrian izan diren aldaketek erakusten dute askorako eman dezakeela. Koka gaitezen iazko apirilaren 24an. Aberri Egunean. EAJk, ohi bezala, Bilbora deitu zituen bere jarraitzaileak. EA, ezker abertzalea eta Alternatiba Gernikan eta Baigorrin bildu ziren, Independentistak sareak deituta, Hamaikabatek Donostian egin zuen ekitaldia, eta Aralarrek nahiz ABk Baigorrira bidali zuten ordezkaritza, Nafarroaren Egunaren karietara. Artean ez genekien Bilduk foru eta udal hauteskundeetara aurkezterik izango zuen, eta ETAren jarduera armatua, nahiz eta isildua, indarrean zegoen.

2012ko Aberri Eguna. EAJk Bilbora deitu du, ohi bezala. Ezkerreko alderdi subiranistek Donazaharren egin zuten ekitaldia atzo, eta Iruñean izango dira gaur. Hamaikabat ez da dagoeneko alderdia; Bilduk Gipuzkoan agintzen du, eta ETAk behin betiko utzi du jarduera armatua. Aldaketak ere Madrilen. Euskal Herrian nola eragingo duten, ordea, ikusteko dago oraindik. Ea 2013ko Aberri Egunerako.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.