Mila hitzek baino gehiago balio du irudi batek. Horregatik, hitzak baino errazago geratzen dira irudiak memorian iltzatuta. Atzoko bi argazkik ondo azaltzen dute zenbat aldatu diren gauzak Euskal Herrian, askoren gogoz kontra bada ere. Miguel Arias Cañete Espainiako Ingurumen ministroa legez kanpoko alderdi bateko alkate izan zen, eta oraindik legeztatu gabeko ideologia politiko bateko diputatu Xabier Mikel Errekondo zoriondu du, Usurbilen hondakinak biltzeko atez ateko sistemak izandako arrakastagatik. PPkoa eta Batasunekoa, zaborrei buruz normal-normal hizketan, non eta Espainiako Kongresuan! Berehala esango zuen bakarren batek duela bi urte, baina inor gutxi harritzen da jada.
Beste irudi bat Logroñoko espetxetik heldu da. Titin III. a pilotaria eta PPko Logroñoko zinegotzia eta Arnaldo Otegi preso dagoen ezker abertzaleko bozeramailea kamerari begira ageri dira, irribarrez eta besotik helduta. Argazkiarekin aztoratu denik badago ere, irudi horretan gauza bakar bat dago testuingurutik at: argazkia egin den lekua.
Hizpideak
Argazkiak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu