Ezker abertzaleak hamarkadetan erabili duen estrategia irauli nahian bide politiko hutsen aldeko apustua bultzatzen ari zirenean atxilotu zituzten Arnaldo Otegi, Rafa Diez eta Bateragune auzian epaitu dituzten beste sei militanteak. 2009. urtea zen. Auzia atzo geratu zen epaiaren zain. Otegiren azken mezua, argia: «Bakea egin dezagun».
Polizia operazioa egin zenean, Patxi Lopezek urte erdi ere ez zeraman Eusko Jaurlaritzako lehendakari gisa. Ez ziren aspaldikoak EAJk Jaurlaritza eta hiru foru aldundiak gobernatzen zituen garaiak. Denbora gutxian, baina, gauza asko aldatu dira.
Lehen aldiz, Euskal Herriko erakunde nagusietan indar ezberdinak izango dira agintean: Nafarroako Gobernuan UPN, Jaurlaritzan PSE-EE, Gipuzkoako Foru Aldundian Bildu, Bizkaian EAJ eta Araban, atzo argitu zenez, PP. Aro berri baten trazak izan daitezke horiek ere, eta nork bere esparruan lekua irabazi nahiko du, etorkizuna finkatzeko.
Oraindik, baina, batzuei baimena ukatu nahi diete. Politikan aritzeko.
Hizpideak
Aro berri baten trazak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu