Pello Urzelai.
Hizpideak

Ateak ireki

2012ko ekainaren 3a
00:00
Entzun
Euskal Preso Politikoen Kolektiboaren adierazpena balio handikoa da hurrengo pausoak eman ahal izateko oinarriak finkatzen dituelako. Zein dira oinarri horiek? Batetik, borroka armatua erabiltzeko garaia gainditutzat jotzea, are itzulezinago egiten baitu ETAk hartutako erabakia. Beste batetik, minaren onarpena, borroka armatuak eragindako minaz jabetzea —bakarra ez bada ere—. Azkenik, duintasunaren aldarrikapena, hau da, xantaia eta damutze-salaketaren bidea arbuiatzea. Hiru oinarri horien gainean eman nahi dituzte EPPKko presoekhurrengo pausoak. Oraingoan ez dira zehaztasunetan sartu eta ez dute aterik itxi.

Urte luzez eutsi diote espetxe politika bidegabe bati. Urrun, bakarturik, bizi-baldintza gogorretan... Elkarrekin egindako ibilbide horrek indarra ematen die garai berriari heltzeko eta baturik jarraitzeko. Espetxe politika ankerraren arduradunei ez gustatu arren. Presoek berek badute zeresanik euren etorkizunaz. Elkarrizketaren atea ireki behar da, beste ate batzuk —askatasunarena barne— ireki ahal daitezen.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.