Bere garaian, ETAk modu positiboan erantzun zion Gernikako Akordioaren eskaerari. Eta, ekimenaren lehen urteurrenaren bezperan —Gernikan ospatzekoa dute gaur—, Euskal Preso Politikoen Kolektiboak ere bat egin du Gernikako Akordioarekin, gatazkari «konponbide integrala» emateko erreferentzia dela iritzita.
Bistakoa da gatazka politikoa konponbidean jartzeko prozesuari bultzada handia eman diola presoen kolektiboak. Eta, batzuk oraindik ETAri «behin betiko urratsa» eman dezan eskatzera mugatu diren arren, EPPK-k bidea garbitu du beste aldeak ere ageriko urratsen bat egin dezan. ETAren menia aldebakarrekoa izanagatik, Gernikako Akordioak Espainiako Gobernuari ere eskaera zehatzak egiten baitizkio, oraindik egoki erantzun gabeak.
Alfredo Perez Rubalcabak eta Jose Blancok EPPKren urratsa garrantzitsua dela esan dute, «aurrekaririk gabea». Bake bidean emandako pausoen ordaina zein den, ordea, ezaguna da. Aurrekariak ez dira onak. Hori aldarazteko bete zituzten atzo Bilboko kaleak.
Hizpideak
Aurrekariak eta urratsak
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu