Hizpideak

Auzolana ez da fikzioa

Jon Eskisabel.
2011ko uztailaren 13a
00:00
Entzun
Garai itxaropentsua du euskarazko zinemak. Oraindik normalizaziotik urrun bada ere, urte batzuetatik hona proiektu berriak azaltzen eta gauzatzen ari dira, tantaka baina etenik gabe. Orain, estreinatzeko zain daude bi film —Arriya eta Dragoi ehiztaria—, eta uda honetan filmatuko dira beste bi:Vera —dagoeneko hasi dira filmatze lanak— eta, datorren astelehenetik aurrera, Xora.

Zalantzarik gabe, egitasmo berezia da Hebentik elkarteak aurrera eraman nahi duena: zubererazko film bat egitea. Lehenengoa. Hortaz, euskarazko film bat izateaz gain, euskararentzat film bat ere bada. Eta, bidenabar, Zuberoa pastoralarekin, maskaradekin eta bortüko abeslariekin lotzen dugun herritarron ikuspegi zaharkitua hautsi nahi du. Zuberoatik sortu dira maiz ekimen artistiko ausart eta berritzaileenak, eta Xora horietako batizango dela dirudi. Azpimarratzekoa da herritarren laguntzari esker egin ahal izango dela Xora. Euskal zinemak, eta kulturgintzak oro har, auzolanean du etorkizunerako tresna baliotsua.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.