Lerroburu potoloago eta asmo txarrez betetakoen ezkutuan edo itzalean geldituko da askorentzat ahalegina. Juan Karlos Izagirre Donostiako alkatea Martutene auzoan izan zen atzo. Karguaren kargarik gabe, herritar soil gisa, auzolanean parte hartzera joan zen bertara. Ez adierazpenik eta ez protagonismorik. Alkate gisa horren oldarkor hartu zutenek herritar gisa beste aldarte batekin egin zioten harrera.
Joan den hilabetean egin ziren, Usurbilen (Gipuzkoa), auzolanari buruzko lehen topaketak. Han hausnartua, besteak beste: krisi ekonomikoa baino gehiago zibilizazio krisia dela gurea; merkatua, kontsumoa eta finantza espekulazioa oinarri dituen gizarte sistema behea jotzen ari dela, baita herritarra funtsezko erabaki guztietatik baztertzen duen gizarte antolamendua bera ere; eta herritarrak estatistiketako zenbaki besterik ez diren bitartean horrek horrela jarraituko duela.
Eta gaur zortzi, hauteskundeak. Eta auzolanari buruz hitzik apenas mitinetan, hitzik apenas programetan. Bozei buruz bai, eta zenbakiei buruz ere bai.
Hizpideak
Auzolanean
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu