Kontrajarriak dira NATOk eta Sirian diren hainbat kazetari independentek ematen dituzten berriak. Normala da, komunikazioa gerrarako instrumentu bat ere badelako. Baina datu batzuk ere badaude, eta aurreko zenbait kasu —Kosovoko gerran NATOk zabaldutako gezurrak—, Mendebaldearen egia ofiziala auzitan jartzeko.
Konferentzia Islamikoak Damaskori atzo bertan ohartarazi zion gatazka bideratzeko «azken aukera» zuela eta ikuskatzaile arabiarren misioa onartu ezean Arabiar Ligaren zigorrak zabalduko dituztela. Zigor horien jatorrian, baina, Mendebaldearen presioa dago, eta esku hartze militar batek ingurukoherrialdeei nola eragingo dien beldurra. Izan ere, Sirian «askatasun eske» izan bide diren manifestazio jendetsuak erregimen islamikoa ezartzeko eskatzen duten protestak dira, kazetari independenteen arabera. Eta 3.500 zibilen heriotza eragin bide duen errepresio ofizialaren lekuan, atzerriko heriotz eskuadroien eskua dago. Hilak askoz gutxiago bide dira, eta, asko, Siriako militar eta poliziak. Omen. Edo amen.
Hizpideak
Azken aukera Siriarentzat
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu