mikel lizarralde
Hizpideak

Badakigu euskaraz

2012ko martxoaren 24a
00:00
Entzun
Ariketa praktikoa egitea nahikoa da. Azterketa edo inkestarik egin gabe. Euskaraz gutxi edo apenas hitz egiten den eremu batera joan eta galdetu zerbait eskola adinean dagoen neska edo mutil bati. Euskaraz. Nahiko genuke haren erantzuna euskara txukunean jasotzea, baina —sarritan— saiatu bai, baina ezinean, gaztelaniara joko du azkenean. Nahiz eta ikasketak euskaraz egiten dituen. D ereduan edo B-n. Zoritxarrez, Euskal Autonomia Erkidegoan oraindik ez da lortu gazte gehienak euskaraz egoki aritzea, nahiz eta urteak diren egungo hezkuntza sistema ezarri eta gehientsuenek hori izan eskolako hizkuntza nagusia.

Hizkuntzak bultzatzen diren gizarte honetan, ordea, ikasketen erdia euskaraz egin izana nahikoa izango da aurrerantzean zenbait lanpostutara aurkezteko. Ez da bestelako gaitasun titulurik eskatuko. Normalizazio prozesuan kokatu du Jaurlaritzak erabakia, baina ondorioa bestelakoa izango da: aurrerantzean inork ez du erakutsi beharko hizkuntza menderatzen duela. Gainditutako materia izango da.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.