Pello Urzelai.
Hizpideak

Baiezkoaren kanpaina

2012ko maiatzaren 26a
00:00
Entzun
SNP Eskoziako Alderdi Nazionalak eta beste hainbat eragilek Eskozia, bai goiburuko kanpaina bat abiatu dute, independentziaren alde. Independentziari buruzko erreferenduma 2014an egiteko asmoa du Alex Salmond Eskoziako lehen ministroak. Erreferendum horretarako honako galdera hau proposatu du: Eskozia herrialde independentea izatearekin ados al zaude? Baiezkoaren kanpainaren aurkezpenarekin atzerako kontua jarri da martxan Eskozian. Erreferenduma arteko ibilbidea interesgarria izango da oso, une honetan ez baitirudi gehiengo argirik dagoenik independentziaren alde. Interesgarria izango da independentziaren helburua erdietsi nahi duen beste edozein herrirentzat ere. Hasierako mezua zuzena izan da. Batetik, berdintasuna: «Independenteak izan nahi dugu, ez hobeak garelako, baizik beste edozein herri bezalakoak garelako». Bestetik, demokrazia: «Gure etorkizunak, gure baliabideek eta gure arrakastak gure esku egon beharko lukete». Beste bi lezio: iraganean ez oinarritzea eta bidea «harriz harri» eraikitzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.