Kukutzaren hustea eta ondorengo eraistea ekarri zituen operazio politiko-poliziala izan zenetik astebete pasa igaro denean, Bilboko gaztetxearen suak piztuta segitzen du. Dagoeneko eraikina hondakin multzoa besterik ez bada ere. Atzo bertan, manifestazio jendetsua egin zuten Bizkaiko hiriburuan, Kukutzak auzoaren nahiz hiriaren kultur dinamizazioan hamahiru urtean izan duen garrantzia lehen planoan jartzeko. Beste behin ere.
Errealitatea ikusteko moduak pertsona adina daudela esan ohi da. Kukutzan azken astean gertatu dena ordena publikoko arazo bat baino ez dela ondorioztatzeko, ordea, begirada oso partziala izan behar du batek. Edo instituzioek kudeatzen eta kontrolatzen ez dituzten ekimen eta egitasmoekiko mesfidantza beldurgarria. Izan ere, Poliziaren indarkeriari aipamenik egin gabe, egindako lana aitortu ez eta Kukutzako kideei auzoan izandako istilu guztiak gaitzesteko egindako eskaerak herrian txertatutako proiektu batekiko errespetu falta erakusten du. Bilboko Udalak onartu du mozioa.
Hizpideak
Begirada partziala
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu