Hizpideak

Berlusconiren agurraz

enekoitz telleria sarriegi
2011ko azaroaren 9a
00:00
Entzun
Bidean aberastuz herrialdea porrotera eraman duen agintari-enpresari bakanen klubean aspaldi sartu zen Silvio Berlusconi. Hogei urte egin ditu nahierara, aldekoak salduz eta kontrakoak erosiz, neurrira legeak sortuz eta neurrikoak ez zirenak eraitsiz. Baina goia jo du. Italiak jada ez dizkio barkatzen lizunkeriak, eta parlamentuak ez dio jada gehiengorik ematen —aurrekontuen bozketa aurrera atera zuen atzo, baina gehiengoa galduta—.

Herrialdearentzat oztopo aspaldi bihurtu zen, baina Europako Batasunarentzat, eurogunearentzat eta munduko finantza sistemarentzat bihurtu da orain oztopo. Eta zorraren interesa, arrisku saria eta erreskatea, besteak beste, ez dira saltzen diren aldekoak edo erosten diren kontrakoak.

Il Cavaliere-renak egin du, baina Lorenzo Cesa UDCko idazkari nagusiak eman zuen gakoa herenegun gurean: «Italiaren arazoa ez da Berlusconi noiz jausiko den. Italian gobernurik gabe hilabeteak daramatzagu: hori da benetako arazoa». Eta hori ez da Berlusconi bidalita (bakarrik) konponduko.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.