Hizpideak
Berrantolaketaz
Ezkerretik hasita eskuinera, sindikatuek eta patronalek, abertzaleek, zentristek eta eskuindarrek bat egin dute Iparraldearentzat berezko lurralde antolaketa bat eskatzeko. Hautetsien Kontseiluak egin zuen eskaera, irailaren 13an. Eta Baterak sustatuta, gizartearen ordezkaritza zabalak hori hobetsi, eta, gainera, herri kontsulta batekin babestea eta bultzatzea eskatu dute, eta badoaz. Urriaren 11n, Marylise Lebranchu Frantziako Deszentralizaziorako ministroak ordezkaritza bat hartuko du: besteak beste, Espagnac sozialista, Laserre (Modem), Brisson (UMP) eta Jean-Michel Galant abertzalea hartuko ditu. Lebranchuri Iparralderako berezko egitura eskatuko diote. Pentsa ezazue: Lopez (PSE), Urkullu (EAJ), Basagoiti (PP) eta Mintegi (EH Bildu) —Miguel Angel Lujua Confebaskeko buruak eta Muñozek (ELA) eta Etxaidek (LAB) babestuta— Espainiako ministro batengana jotzen —Erakunde Publikoetako buruarekin? Presidentetzarakoarekin?—, berrantolatu eta galdeketa egin nahi dutela eskatzeko. Hori bai ameskeria, ez bestea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik
Ordenatu