mikel lizarralde
Hizpideak

Berriro hasi

2012ko ekainaren 27a
00:00
Entzun
Zeinek esango zuen orain dela bost urte berriro ere Tabakaleraren proiektuaren abiatzeaz hitz egingo genuela 2012an? Dagoeneko hamar urte igaro dira Donostian kultura garaikideari lotutako zentro estrategiko bat egiteko ideia sortu zenetik, baina proiektuak nekez egin du aurrera. Kosta zitzaion bere edukiak definitzea, izan zituen aldaketak, eta egitasmoak nolabaiteko ildo bat finkatu zuenean, krisiak dena geldiarazi zuen, Joxean Muñoz zuzendariaren dimisioa ere eragiteraino. Azken gertaera traumatiko hori izan zenetik hona bi urte igaro dira, eta denbora horretan ere, eztabaidatzeko eta liskartzeko arrazoia izan da Tabakalera. Instituzioen artean dagoen tentsio horren lekuko da administrazio kontseiluan osatu diren bi aldeak. Batetik, Gipuzkoako Foru Aldundia eta Donostiako Udala eta, bestetik, Eusko Jaurlaritza.

Atzodanik zuzendari artistiko berria du Tabakalerak: Ane Rodriguez. Hari egokituko zaio Joxean Muñozek idatzitako oinarrizko ideiari forma eman eta Tabakalera (azkenean) abian jartzea.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.