Xabin Makazaga.
Hizpideak

Bikote bat baino gehiago

2012ko urtarrilaren 24a
00:00
Entzun
Euskal Herrian aspaldiko urteetan egin izan diren ekinbide interesgarrienen ernamuinetan eskuz esku ibilitakoak dira ELA eta LAB. Lizarra-Garaziko garaiak estu lotuta daude bi sindikatuen arteko elkarlanari. Baina konponezinek elkar ulertzeek baino pisu handiagoa hartu zuten azken boladan, eta ezaguna zen harremana ez zela garai batekoa. Dibortziorik akaso ez, baina banaketa publiko egin dute: gehiengo sindikala hautsita dagoela aitortu dute Txiki Muñozek eta Ainhoa Etxaidek.

Batak Bildu erakundeetara iritsi osteko egoerari egotziko dio haustura; besteak, egoera berri bati aurre egiteko ausardia faltari edo komunikazio ezari. Baina begi bistakoa da bien arteko harremana gatazkatsua izan dela. Iaz Maiatzaren Lehena elkarrekin ospatzea albiste izan zen, urteak zeramatzatelako nor bere aldetik. Elkarri hausturaren berri komunikabideen bidez ematea ere bada zerbaiten seinale. Etorkizunean nork bere estrategia izango du. Baina harremanak ez dituzte eten, eta ez dute eteteko asmorik.
Iruzkinak
Ez dago iruzkinik

Ordenatu
0/500
Interesgarria izango zaizu
Nabarmenduak
Orain, aldi berria dator. Zure aldia. 2025erako 3.000 babesle berri behar ditugu iragana eta geroa orainaldian kontatzeko.